Arnaiz Villena, Antonio - Alonso Garcia, Jorge
Iberiera-Euskera-Gaztelera
Etruskoera-Euskera-Gaztelera
Antonio Madrilgo Complutense Unibertsitatean katedraduna da. Hizkuntzalaritzan jarri du arreta, eta, zehazki, Mediterraneoko hainbat hizkuntzarekin dituen harremanetan, eta honako liburu hauek argitaratu ditu, Jorge Alonsorekin batera: "El origen de los vascos y otros pueblos mediterráneos, minoicos, cretenses y vascos", "Egipcios, bereberes, guanches y vascos", "The Usko-Mediterranean Languages", "Diccionario Iberico-Euskera-Castellano" eta "Diccionario etrusco-euskera-castellano". Bestetik, antropologia, genetika, inmunologiari eta hizkuntzalaritzari buruzko 360 artikulu baino geiago idatzi ditu nazioarteko aldizkarietan.
Bloga: http://basques-iberians.blogspot.com/
Jorge Alonso Garcia historialaria da eta gai hauei buruzko hainbat lan argitaratu du: Tartesos, Bobastro hiria eta Omar ben Hafsun. Asta Regia indusketan egin du lan (Jerez de la Frontera), non agian Tartesos famatua kokatuta egon daitekeen. Tuñez, Argelia eta Marokora bereber kultura ezagutzeko hainbat bidaia egin du, Mediterraneoko beste herrialdeekin izan lezakeen loturengatik. Antonio Arnaizekin batera goian aipatutako liburuak argitaratu ditu, besteak beste Paleohiztegi honetan jaso diren bi hiztegiak: etruskoera eta iberiera
Iberieraren hiztegiak 3.500 erregistro ditu eta etruskerarenak 1.700.
Liburu hauek lenguaiberica@gmail.com helbidera eskatuta eros daitezke. Bakoitza 15 euro da eta biak erosiz gero 20, gehi bidalketa gastuak (5 euro bat bidaltzeko eta 10 biak bidaltzeko). Interneten salgai: https://www.amazon.es/s?k=antonio+arnaiz
Azkona Ezkurra, Luis
Iberiera-Euskera-Gaztelera
Luis ikertzaile nafarra da eta Hizkuntzalaritza Hispanikoan lizentziatua. Irakaskuntzan izan du jardun du ikasleei irakurketaldi, literatura eta hizkuntza ahalik eta maitasun handienaz erakusten. Bi hamarkada luze darama iberiera ikertzen daramatza eta horren emaitza da honako liburu hau: "El ibérico: lengua uskeike. Substrato del español y patrimonio del euskera". Hemen dagoen hiztegia liburu horren zati bat da eta 250 erregistro daude.
De la Guardia, Antonio
Iberiera-Gaztelera
Antonio industria ingeniaria da eta iberiar hizkuntzari buruzko 3 liburu argitaratu ditu: "Azkar el fuerte", "Hispania pergamino de la sabiduría de Atapuerta a Atajate" y "Anacu y el imperio hispanio del rey Tubal".
Hiztegi honetan bere argitalpenetako proposamen etimologikoen hainbat zerrenda bildu ditugu: abizenak, toponimoak, etab. Guztira 2.300 erregistro ditu. Antonio euskaliberismoan oinarritzen da bere proposamenak egiteko orduan.
"Azcar: el fuerte" bere liburua erosteko: https://www.amazon.es/Azcar-El-Fuerte
Goitia Blanco, Jabier
Euskera...-Gaztelera (Erroak)
Jabier ingeniaritzan eta geografian lizentziaduna da eta Iberiar penintsula ondo ezagutzen du bere ingurumen lanarengatik. Hizkuntzaren azterketa egiteko, Geografia Institutuaren datu-basea erabiltzen du, 1.200.000 toponimo ingururekin. "El ADN del euskera en 1.500 partículas" eta gaztelaniaren Hiztegi Etimologiko kritikoa 18 liburutan argitaratu ditu.
Bloga: http://eukele.com/
"El ADN del euskera" liburuan 45 urtez jasotako erro, aurrizki eta hitzetako osagaien bilketa lanaren emaitza da. Bere ustez hizkuntzen arkitektura nagusia orain dela milaka urte sortua da, ez sedentarismoaren azken 5.000 urtetakoa. Hiztegi honetan liburu horretako 1.525 erro jaso dira.
Bere liburuak interneten salgai: https://www.amazon.es/Javier-Goitia-Blanco-Libros
Goitia Blanco, Jon
Euskera...-Gaztelera
Jon Goitia Blanco aholkularia da eraikuntza egituretan, eta urteak daramatza, bere aitak bezala, penintsulako toponimiaren etimologiak ikertzen, baita gaztelaniaren eta euskararen eguneroko bizitzako hitz ugarirenak ere. Laster argitaratuko du "España es palabra vasca" bere lehen liburua.
Bloga: http://www.jrgoitiablanco.com/proyecto/
Hemen dagoen bere hiztegian 2.500 proposamen etimologiko egin ditu. Hiztegi honetan fitxak multzoaren arabera bilatzeko aukera ematen du.
Goitia Unibaso, Juan (Goitia eta Unibasotar Juan)
Voces derivadas del Euzkera en el idioma Castellano
1911n Bakion jaioa, guda zibilean, Bilbo erori zanean, Iparraldera iges egin eban eta bertan igaro ebazan lau urte, bertako euskeratik eta hizkuntza frantsesetik (hamengoagaz konparatuz) ondorio interesgarria kateratzen, Toponimia eta Etimologiari aplikatuz. Hiru liburu argitaratu ebazan 1970ean, 1976an eta 1989an, eta teoria interesgarri bat sortu eban, bere seme biek, jarraitu dabena.
Bere asmorik tinkoena gaztetarik eta 86 urtera arte hau izan da: Euskeraren jatorri eta bide luzea azaldu eta zabaldu.
Hunk, Angus J.
Britainiera-Euskera-Iberiera
Angus ikerle britaniarra da eta urte asko daramatza ingelesak eta britainia handiko beste hizkuntzak euskera eta iberierarekin izan ditzaketen loturak ikertzen.
Hemen jarri duen glosarioan 218 proposamen egin ditu.
Iturrioz Leza, Roberto
Euskeraren erroak
Lan honen helburua ez da hitzak etimologikoki interpretatzeko saiakera bat gehiago izatea; aitzitik, hitzen metodologia bat eskaintzen du, hau da, haien osagaien etiologia edo analisia (konstruktibismoa), nukleo semantikoak eta protorraioak deitzen ditugunak.
Beraz, hori ez dator bat Ferdinand de Saussure hizkuntzalari suitzarrak hizkuntza-zeinuaren izaera arbitrarioari buruz esandakoarekin.
Orain arte, azterketa etimologikoen emaitzak ez dira oso egokiak izan, eta askotan ustezko jatorrizko hizkuntza seinalatzera mugatzen dira, inolako frogapenik eta interpretazio-zorroztasun gutxiagorik gabe, ez baitute "ahotsaren benetako esanahia" edo etimona (grekoa) ebazten.
Badago substratu semantiko unibertsal bat (linguistikoa), koine neolitikotik azaltzen duena nukleo semantikoak bat datozela itxuraz loturarik ez duten, urrun dauden edo hizkuntza-familia desberdinak dituzten hizkuntzen lexikoaren osaketan. Koiné hori artzain neolitikoek zabaldu zuten, Ekialde Hurbilean sortu zenetik nekazaritza eta animalien sustapena (abeltzaintza) mundu osora hedatu zenetik.
Artzain neolitiko haien seme-alabak gara, eta hizkuntza desberdinak hizkuntza neolitiko baten dibertsifikazioa baino ez dira: merkataritzaren garapenetik, sinesmenetatik eta zibilizazio modernoa sortuko duten bizimoduetatik abiatuta gertatzen den dibertsifikazioa.
Jaquemot Ballarin, Antoni
Iberiera-Euskera-Katalana
Antoni Bartzelonan jaio zen, eta lan-harremanetako graduatua da. Societat d 'Onomàsticako kidea da, katalan hizkuntzaren arloan, eta hainbat hamarkada daramatza Kataluniako onomastika sakonki aztertzen. Horrez gain, urteetan zehar asko ikertu izan du iberiar hizkuntza, eta garai haietan giroturiko nobela bat idatzi du. Iberiar garaian kokatutako eleberria idatzi du: "Undiketa".
Bloga: http://www.jaquemot.cat/
Hiztegi honetan ia 1.200 iberierazko hitz jaso ditu, ondo aztertu dituenak.
Undiketa online erosteko: www.libreriaproteo.com/libro/ver/1012060-undiketa.html
Krutwig Sagredo, Federico
Guantxera-Euskera-Gaztelera
Federiko kultur maila handi-handiko gizona izan zen, hizkuntza asko menperatzen zituen eta arlo guztietan ekarpen interegarriak egin zituen. Idatzi zituen liburuen artean ezagunenak honakoak ditugu: Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad, La Cuestión Vasca, La Vasconie et l'Europe nouvelle, Garaldea: Sobre el origen de los vascos y su relación con los guanches, Computer Shock Vasconia Año 2001, Años de peregrinación y lucha…. Kultura helenikoaren sustatzaile handia. Izan zen.
Palohiztegian Garaldea liburuan agertzen den hiztegia dago, guantxera-euskera-gaztelerazko ia 200 erregistroekin.
Mascaray Sin, Bienvenido
Iberiera-Gaztelera
Bienvenido Hueskako Campo herrian jaio zen, Ribagorzan. Lehen Hezkuntzako Irakaslea izan da eta Zuzenbidean lizentziatua. Besteak beste liburu hauek argitaratu ditu: Ondorengo lanak argitaratu ditu: Benas, trallo y fuellas, El ribagorzano dende Campo, El misterio de la Ribagorza, orígenes, historia y cultura a través de la Toponimia… y sobre lengua y toponimia: "De Ribagorza a Tartesos, topónimos, toponimia y lengua iberovasca", "Baliaride, toponimia, lengua y cultura ibéricas en Les files", "Diccionario del había de Campo (Huesca)", "Nosotros, los iberos". Aragoiko egunkarietan toponimiari buruzko artikulu asko idatzi ditu.
Bloga: http://iberiasegunmascaray.es/
Paleohizegian blogaen duen iberiera hiztegia jaso dugu, 1.500 bat hitzekin.
Nosotros los íberos liburua online erosteko: www.iberlibro.com/buscar-libro/autor/bienvenido-mascaray/
Mateo Sainz, Gonzalo
Iberiera-Euskera-Gaztelera
Gonzalo biologoa da eta azken 40 urteetan Valentziako Unibertsitateko irakasle eta Lorategi Botanikoko ikertzaile gisa lan egin du. Bere lan ildo nagusia Iberiar Mendikateko flora basatia ikertzea da, gai honi buruz aldizkarietan eta liburu ugaritan 400 artikulu baino gehiago argitaratuz. Hizkuntzalaritzaz bi liburu ditu: "Topónimos y apellidos españoles de origen ibérico o pre-latino. Los íberos continuamos aquí” eta “Toponimia comparada, española e internacional, interpretable sobre raíces ibéricas”.
Paleohiztegian lehenengo liburuaren 21.000 erregistro jarri dira lehenengo liburutik jasotakoak eta, bestetik, iberiarrari buruz daukan 3.500 berbetako hiztegi bat.
Bere liburuak erosteko: www.todostuslibros.com/autor/gonzalo-mateo-sanz
Mira Tormo, Bernat
Iberiera-Gaztelera
Bernat Mira Tormo Montavernerreko (Valentzia) ikertzailea da; Iberiar Penintsulako toponimia ez ezik, Britainia Handikoa, Frantziakoa, Italiakoa eta abar ere ezagutu nahi dituena. Hiru liburu argitaratu ditu, toponimiari buruzko bi, "El Origen Iberotartésico del Euskera" eta "Son o no son los vascos íberos".
Blog-a: vascoiberismo.wordpress.com/
Paleohiztegian Valentziako toponimiari buruz daukan lan sakona jaso dugu, 180 bat herri izenen proposamenekin.
Morvan, Michel
Euskera-Gaztelera
Bordeleko Unibertsitateko irakaslea izan da. Arlo honetan liburu ezagunena honako hau da: "Les origines linguistiques du basque" argitaratu zuen. CNRSko kidea da eta aldizkari askotan hartu du parte, besteak beste: Fontes Linguae Vasconum, Euskera, Bulletin du Musée Basque… Euskera kaukasoar hizkuntzen familiakoa dela babesten du, aitzinindoeuropar makrofamilian kokatuta. Hiztegia hemen du eta hor hizkuntza gehiagotan ikusi daiteke: frantsesa eta ingelesa, gaztelerarekin batera:
Bloga: http://projetbabel.org/basque/diccionario.php
Paleohiztegian momentuz euskara-gaztelera bertsioko 6.400 bat erregistro jaso dira.
Mugika Agirre, Jose Antonio
Abizenak: euskera-gaztelera...
Jose Antonio Mugika Agirrek 1966an idatzitako euskal eta iberierako abizenen liburua da hau. Guztira 4.600 abizenen berri ematen digu. Sarreran bere metodologia azalduta daukagu: Apellidos vascos. Sarrera
Naberan Naberan, Josu
Euskera
Euskera (Erroak)
Iberiera-Euskera-Gaztelera
Iberiera (Erroak)
Josu apaiza, euskara irakaslea, itzultzailea (batez ere Hobbes, Hume, Herodoto eta Tuzidides bezalako lan klasikoetakoak) eta euskararen jatorriari buruzko ikertzailea izan da, baita orain iberiar hizkuntzari buruzkoa ere. Euskararen jatorriari buruz "Hitzen koba" lana argitaratu zuen. Etnografiari buruz ere lanak argitratu ditu: "La vuelta de Sugaar" eta "Antzinako euskaldunen ilargi-egutegia-El antiguo calendario lunar vasco" horrez gain, hizkuntza iberiarrari buruzko bere lehen lana argitaratu berri du: "Euskera dantzara-El iberico según el euskera".
Paleohiztegian berak egindako lau hiztegi jaso ditugu: batetik euskeraren hiztegi etimologikoa 2.400 proposamenekin. Une honetan hiztegi hau osatzen ari da. Bestetik Iberierarena, ia 600 berbekin. Azkenik erroekin egin dituen bi hiztegi daude, guztira 170 bat erregistrorekin.
Narbarte Iraola, Nicanor
Diccionario de Apellidos Vascos
Nicanor Donostian jaio zen 1892. urtean. Idazle eta ikerlariaz gain kirolaria ere izan zen gaztetan, pilotaria gehien bat, eta hainbat kirol federazio eta soziedade sortu zituen.
Paleohiztegian 1983ean argitaratu zen “Diccionario de apellidos vascos”-en hirugarren edizioa jaso dugu, aurreko edizioetan baino oraindik abizen gehiago dakartzana, historiaren inguruko beste hainbat testuz gain.
Oianburu, Philippe
Abizenak
Filipe Oihanburu, edo Philippe Oyhamburu jaiotzez jarritako grafiaz, euskal kultur eragile garrantzitsua izan zen, batik bat euskal dantzen berritzaile gisa. Erretiroa hartzean lan handi honi ekin zion: 40.000 euskal deitura jaso, euren etimologiak bilatu eta 3 liburutan argitaratu. Euskal abizenei buruz egindako lan adierazgarrienetakoa, Kerexetarenarekin batera.
Piquer Iglesias, Jose-Oriol
Iberiera-Euskera-Gaztelera
Jose-Oriol Zientzia Politikoetan, Soziologian eta Zuzenbidean lizentziatua da eta bereziki euskaldunen eta Iberiako gainerako herrian arteko loturak interesatu izan zaizkio. Bi liburu argitaratu ditu: "Los ibero-vascones semblanza de un Pueblo insólito", eta, "Los Celtas Hispanos y los Celtíberos". Bere ustean euskera eta iberiera antzeko hizkuntzak izan ziren.
Paleohiztegian lehenengo liburuan jasotako glosario bat jarri da, 114 hitzekin.
Silgo Gauche, Luis
Iberiera-Gaztelera
Iberiera-Gaztelera (Toponimia)
Luis Geografia eta Historian doktorea da. Hainbat indusketa arkeologikotan parte hartzeaz gain, sei liburu argitaratu ditu, horien artean, “Textos Ibéricos Valencianos”, “Estudio de Toponimia Ibérica” eta “Lexicografía Ibérica” iberieraz idatzitako hitz guztien bilduma aparta. 60 artikulu baino gehiago argitaratu ditu hainbat aldizkaritan, batez ere iberiar hizkuntzaren ikerketarekin lotuta.
Paleohiztegian Iberiar Lexikografiaren liburua jaso dugu, iberierazko 5.350 hitzekin eta, bestetik, toponimiarenean, iberiar garaiko ia 400 toponimo.
Toponimia liburua online eskura daiteke hemen: https://www.agapea.com/Luis-Silgo-Gauche/ESTUDIO-DE-TOPONIMIA-IBeRICA-LA-TOPONIMIA-DE-LAS-FUENTES-CLaSICAS-MONEDAS-E-INSCRIPCIONES-9788490119488-i.htm edo liburu formatuan lenguaiberica@gmail.com helbidean ere (15 euro gehi bidalketa gastua).
Zubiaga, Felix
Euskara-Gaztelera-Etab.
1932an Errigoitin (Bizkaia) jaiotako Pasiotarren ordenako idazle eta fraidea da, eta bere bizitzaren zati handi bat Eubako komentuan bizi izan da, Zornotzan (Bizkaia). Mitologia zalea da, horren inguruan asko ikertu baitu eta gai horretako hainbat lan argitaratu baititu. Mitologian aritzeaz gain, euskararen jatorriaz eta toponimiaz ere asko ikertu du Zubiagak; horren emaitza da Diccionario etimológico según el vascuence edo Hitzen jatorria, hemen biltzea erabaki dugun lana.
Hiztegia eskuratzeko, bialdu mezu bat hurrengo helbidera: euskerarenjatorria@gmail.com